Txikipedia:Lindsay Tarpley

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lindsay Ann Tarpley (Madison, Wisconsin, 1983ko Irailaren 22a) estatu batuar futbolari ohia da.

Michigan Central High School-era joan zen ikastera, 1998tik 2002ra.

Lindsay Tarpley, futbolari ohiaren argazkia.
Lindsay Tarpley


Lindsay Ann Tarpleyren lehenengo ikasturtean, eskolako nesken futbol taldean sartu zen, eta berarekin batera estatuko finalera heldu ziren.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lindsay Ann Tarpley-k, 2004ean Atenas-en, eta Pekin-en 2008an, urrea irabazi zuen Olinpiar Jokoetan. Gainera, bere taldearekin Estatu Batuetako emakumezkoen talde nazionalean parte hartu zuten eta horrez gain 2007. urteko Munduko Kopan 3.ak geratu ziren.

Kirol ibilbidearen amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko lotailu gurutzatua hautsi egin zuen Japoniaren aurkako partida batean, eta horren ondorioz 2011ko maiatzaren 14an partidu hori lesionatuta utzi behar izan zuen. Pixka bat geroago futboletik erretiratu egin zen.